Larrabetzuko leku-izenak on-line jarri dituzte

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 2a, 14:41

Labayru Ikastegia Larrabetzuren gaineko ondarea biltzen dabil. Horretarako, Bizkaiko Foru Artxibategira eta Jabego Erregistrora jo dabe. Orain arte batu dan informazinoa etnografikoa eta toponimikoa izan da, eta hori Labayru Ikastegiaren webguneko toponimia atalean ipini dabe on-line (www.labayru.org). Guztira Bizkaiko Onomastika Datutegia izena daukan Ikastegiaren datu-basean uriaren gaineko 1.245 fitxa ageri dira. Datuak bilatzaile batek lagunduta kontsultatuko dira, Etxebarri eta Elorrioko udalerrietakoakaz batera. Larrabetzuko Udaleko webgunetik loturea egingo da Ikastegiko bilatzailera.