Urriaren 31ko gaua Halloween jaia da. Euskal Herrian ere ospatu dugu betidanik, baina azken bolada honetan kanpotik (Estatu Batuetatik eta Ingalaterratik, batez ere) ekarritako eredua barnetzatzen gabiltza. Eta euskal kultura aldarrikatzeko, Guraso elkarteak, Kukubelek eta herriko beste kultur elkarte batzuek Akerbeltz jaia antolatu zuten Larrabetzun, lehendabiziko aldiz. “Jendeak uste du Halloween jaia Estatu Batuetan baino ez dela antolatzen, baina aspaldian hemen ere egiten ziren ospakizunak. Jaia aukera ona da euskara eta gure kultura bultzatzeko”, esdan dute antolatzaileek.
Arratsaldean umeei zuzendutako mozorro tailerra egin zen. Gainera, buru-handien kalejira bik zeharkatu zuten herria. Bata, arratsaldean egin zen; eta bestea, gauean. Azken hori oso ikusgarria izan zen su artifizialak eta petardoak piztu zirelako. “Herri guztia egon da prest guri laguntzeko eta jaian parte-hartzeko; beraz, oso pozik gaude eta datorren urtean ere jarraipena emango diogu Akerbeltz jaiari”.