Malen Amenabar, Udabarriko fasearen azken kanporaketaren irabazlea

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 23a, 13:18

a: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Atzo, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko fasearen azken kanporaketa egin zen Getxon, eta hura Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarrak irabazi zuen. Beraz, Udagoieneko fasera sailkatu da. Udabarriko fasearen azken saioa Fadura kiroldegian jokatu zen, giro ederrean. Malenekin batera, beste bertsolari hauek aritu ziren: Aitor Ruiz Urizar, Igor Menika Bengoetxea, Inazio Vidal Gurrutxaga, Joseba Barandiaran Andueza, eta Julen Erezuma Arzanegi. Larrabetzuko neskak 183 puntu lortu zituen. Udagoieneko fasean 30 bertsolari arituko dira bat-batean. 2014. urtean finalistak izan zirenak finalaurrekoetan sartuko dira txapelketara.