Kultura Bersoa auzora eramango dute eguenean Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2016ko eka. 28a, 13:46
Kulturbilguneak “Kultura auzoetara” egitasmoa antolatu zuten iaz lehenengo aldiz Larrabetzun. Orduan Petti kantautorea eraman zuten Loroño auzora eta kantaldiak eduki zuen harrera ona ikusita, aurten ere antolatuko dute egitasmoa. Hala, eguenean, ekainaren 30ean, Maialen Lujanbiok eta Igor Elortzak bertso saioa eskainiko dute, 19:00etatik aurrera, Bersoa auzoan. Hara oinez joateko eskatu dute, bertan ez dagoelako autoak aparkatzeko lekurik. Larrabetzuko plazatik 18:15ean aterako dira. Azaldu dutenaren arabera, “Kultura auzoetara” egitasmoak helburu hauek ditu: kultura ez ohiko leku batean programatu eta hala herrikideen arreta bereganatzea eta kultur ekitaldietara joateko ohiturarik ez dutenak ere erakartzea; kultura Larrabetzuko urigunean ez ezik, auzoetan ere eskaini ote daitekeen ikustea; kulturaren bidez herriko auzoak ezagutzera ematea; eta auzoetara elkarrekin joan eta herri giroa sortzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).