2017/05/03 - 2017/05/26 06:00:00

Bestelakoak

36ko Gerra gogoan

36ko Gerra gogoan
Larrabetzuko ludoteka, Larrabetzu

Laurogei urte bete dira tropa faxistak Larrabetzun sartu zirela eta efemeridearen haritik ekitaldiak antolatu dituzte maiatzerako. Horrela, hilaren 5ean, “36ko Gerra” gazteei zuzendutako hitzaldia eskainiko da 17:00etan, Hori Bai gaztetxean. Anguleri Kultur Etxean, hiru film emango dira: Las 13 rosas, hilaren 11n (hizlaria, Iratxe Fresneda); La voz dormida, hilaren 19an(hizlaria, Toti Martinez de Lezea); eta La mujer del anarquista, hilaren 25ean(hizlaria, Bego Vicario). Filmak 19:30ean izango dira. Azkenik, maiatzaren 26an musika kontzertua egongo da Andra Mari elizan, 19:30ean, Larrabetzuko Musika Eskolaren eskutik.

Bestalde, Bizkargi Eguna dela-eta, maiatzaren 3an eta 7an ere ekitaldiak egingo dituzte Burdin Hesia edo Cinturón de Hierro defendatzen hil ziren gudarien omenez.