Larrabetzuarrek Uritarraren 70. urteurrena ospatuko dute bihar

Aikor aldizkaria 2017ko mai. 26a, 10:43

Hirurogeita hamar urte bete dira Uritarra K.T. sortu zenetik, 1947. urtean hain zuzen ere, eta urteurrena bihar, maiatzaren 27an, ospatuko dute Larrabetzun. 

Goizeko 10etan hiruko torneoa egongo da talde hauen artean: Eibar, Bizkaiko selekzioa eta Kantabria. Eguerdian, omenaldi ekitaldia izango da eta haren ostean, herri bazkaria. Arratsaldeko 5etan Dj Xaibor arituko da plazan, eta arratsaldeko 7etan partida jokatuko du Uritarrak Berangoren kontra. Akabu taldeak kontzertua eskainiko du gaueko 10:30ean, Hori Bai gaztetxean. Bestetik, egun osoan zehar umeentzako puzgarriak egongo dira plazan.