Frutos eta Etxegarai, onenak lokotx biltze txapelketan

Aikor aldizkaria 2017ko ira. 18a, 15:11

a: Idoia Andrés

Larrabetzuko Udalak herri kirolak sustatu nahi ditu eta horregatik, irailaren 17an Euskal Herriko Lokotx biltze txapelketa antolatu zuen herriko frontoian. Emakumezkoen mailan, Zuriñe Frutos artzeniegarra izan zen txapelduna, eta gizonezkoen mailan, Fernando Etxegarai nafarra. 

Irabazleekin batera, Garazi Urruti eta Irantzu Onaindia bizkaitarrek eta June Echeverria eta Maika Arostegi nafarrek hartu zuten parte, baita Aritz Martin eta Ignacio Gómez bizkaitarrek, Aritz Ruiz arabarrak eta Iñigo Lasaga nafarrak ere.  

Beste alde batetik, aizkolarien erakustaldia ere egin zen eta bertan Beñat Lekue eta Aritz Oregi herriko aizkolariak ikusteaz gain, Done Intxausti eta Xabier Garcia Utxu ere aritu ziren. “Eguraldi txarra egin zuen eta egun berean, Derion, Bizipozaren jaia antolatu zuten; beraz, espero genuen baino jende gutxiago etorri zen herri kirolen jaia zuzenean ikustera. Pena izan zen”, esan digu Patxi Aguayo Larrabetzuko Udalaren zinegotziak. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).