Zortzi multzo egin dira eta bertso eskoletako bakoitzak bere multzoko bertso eskola hartuko du etxean, eta elkarrekin zehaztuko dute saioaren hitzordua eta formatua. Saioak udaberrira bitarte jokatuko dira. Multzoak hauek dira:
- Mungia/Larrabetzu, Aitziaren gorraizia eta Mutriku
- Markina-Xemein eta Leitza/lekunberri
- Erniarraitz eta Sakana
- Oñati eta Enkarterriak
- Bortziriak, Durangaldea eta Lasarte-Oria
- Barañain, Iruñea, Elorri eta Zarautz
- Aramaio, Gernika-Lumo eta Irun
- Gasteiz, Harituz eta Debagoiena
Bertsotruk egitasmoa 2105ean antolatu zuen lehen aldiz Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak, bertso eskolen arteko harremanak sustatzeko. Bertso eskolek Xenpelar Dokumentazio Zentroaren BDB atariaren bidez eta Bertsoa sareko plazaren bidez emango dute agendaren eta saioen berri.