Lekue eta Gaztelumendirekin (694,5 puntu) batera, hauek aritu ziren finalaurrekoan: Julio Soto (668,5 puntu), Nerea Ibarzanal (663 puntu), Nerea Elustondo (637,5 puntu) eta Beñat Iguaran (604 puntu).
Gaztelumendik azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekorako txartela lortu du zuzenean. Amurriokoa finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa izango da. Lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute, baina Lekue zazpigarren postuan dago sailkapen orokorrean, beraz, bigarren itzulira pasatuko da. Larrabetzuarrak Durangoko finalaurrekoan gertatzen denaren zain geratu beharko du, jakiteko noiz eta norekin arituko den bigarren itzulian.
Durangokoa lehen itzuliaren azken saioa izango da eta domekan, azaroaren 12an, egingo da. Bertan hauek egongo dira: Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran.