Txorierrik ozenki oihukatu du euskararen alde

Aikor aldizkaria 2017ko abe. 5a, 10:52

Argazkiak: Idoia Andrés

Abenduaren 3a Euskararen Eguna da eta horren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira Txorierri osoan zehar, hori ospatzeko. Aurten Larrabetzun ospatu dira ekitaldi nagusiak. Antzerkia, bertsolariak, pailazoak, musika... Larrabetzuko Kultur Bilguneak, Darabilgu lan taldeak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak adin guztiei zuzendutako egitarau oparoa prestatu dute.