Emakumezkoen pilotarik onena, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2018ko ots. 16a, 11:24

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren bigarren eta hirugarren jardunaldiak Larrabetzuko pilotalekuan jokatuko dira asteburu honetan, zapatuan eta barikuan, hilaren 17an eta 18an. Partidak 16:30ean hasiko dira eta guztira, 22 bikote arituko dira nor baino nor, promozio-mailan, zapi multzotan banatuta. 

Beraz, pilotazaleek 21 partida ikusteko aukera izango dute egun bietan zehar. Txorierritarrok arreta berezia eskainiko diegu gure pilotariei. Asteburu honetan, Jone Goirik eta Ane Baraiazarrak jokatuko dute bihar, zapatuan, 17:30ean. Larrabetzuarrak etxean arituko dira Leire Galdos-Irati Otaegi eta María Granado-Maritxu Oiartzun bikoteen kontra.   

 

Informazio gehiago:

www.emakumemastercup.eus

Facebook