Neska biek, asteburuan zehar jokatu duten txorierritar bakarrak, erantzun paregabea eskaini dute eta final laurdenetarako txartela lortu dute promozio mailan. Jonek eta Anek zapatuan jokatu zuten eta partida biak irabazi zituzten: 18-6, María Granadok eta Maritxu Oiartzunek osatutako bikoteari; eta 18-15, Izaskun Martini eta Gentzane Aldari. Azken partida honetan, larrabetzuarrek Leire Galdos eta Irati Otaegiren kontra aritu behar izan zuten, baina antolatzaileek arerioak aldatu zituzten. Gure neskek martxoaren 4an, Markina-Xemeinen egingo diote aurre hurrengo lehiari.
Jone eta Anerekin batera hauek dira sailkapena lortu duten bikoteak: Alaitz Badiola (Azpeitia)-Ohiana Orbegozo (Azpeitia); Ainhoa Urien (Abadiño)-Amaia Vicario (Donostia); Araitz Eizagirre (Arrua)-Naroa Elizalde (Zubieta); Nagore Aramendi (Azpeitia)-Ohiana Unanue (Azpeitia); Maddi Unanue (Azpeitia)-Naroa Agirre (Zestoa). Oraindik bikote bi falta dira, final laurdenak jokatzeko txartela eskuratzeko eta hori datorren astean erabakiko da, otsailaren 25ean, Markina-Xemeinen.
Lehen mailako final laurdenak, Zamudion
Bestalde, Emakume Master Cup txapelketak ez dio Txorierriri agur esan, gero arte baizik. Izan ere, Lehen mailako final laurdenei dagokien partidak Zamudion jokatuko dira martxoaren 11n. EiTB telebista kateak zuzenean eskainiko ditu partida guztiak.
Informazio gehiago:
www.emakumemastercup.eus