Batak zein besteak ez dute inoiz buruz buruko txapelik jantzi Emakume Master Cup txapelketan, eta aurten ez dute aukera galdu nahi. Hainbat arrazoirengatik, iaz ezin izan zuten lehiaketan parte hartu, baina aurten indartsu datoz eta final ikusgarria espero da.
Bestetik, Oihana Orbegozo (Azpeitia) eta Amaia Alday (Dima) promozio mailan lehiatuko dira elkarren aurka.
Aurten, 92 pilotarik –80, promozio mailan; eta 12, lehen mailan– hartu dute parte Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketan. Lehiaketak hiru hilabete iraun du eta, domekako saioa kontuan hartuta, orotara 165 partida jokatu dira.