Goiri eta Baraiazarra, Nerea Sagarna larrabetzuarri gertatu zaion moduan, itxaron beharko dute sailkapena lortu duten edo ez jakiteko. Izan ere, multzo bakoitzeko lehenengoez gain, bigarren postuan gelditu diren hiru bikoterik onenek ere lortuko dute sailkapena. Datozen asteotan, Ainara Navarro eta Alaitz Artetxe lezamarrek ere borrokatuko dute sailkapena lortzeko.