Eguraldi txarrari beldurrik ez, Larrabetzuko Kuadrilla Egunean

a: Idoia Andres

Euria eta hotza egonda ere, zapatuan larrabetzuarrak kalera irten ziren Kuadrilla Eguna ospatzera. “Larrabetzu abordatzera” lelopean, hainbat ekintza izan ziren egunean zehar, hala nola photocall-a, batukada, tortilla txapelketa eta elektrotxaranga.