Etxeandia bilatzeko lanei berriro ekin diete gaur goizean

a: Idoia Andres 2019ko urr. 2a, 10:20

Larrabetzuarra Gorbeian desagertu zen domekan, eta gaur goizean berriro ekin diete hura topatzeko lanei. Atzo moduan, mendira larrabetzuar-talde bat joan da bilatze-lanetan parte hartzera. Besteak beste, SOS Deiak-ko kideak, Ertzaintza, helikoptero bat, Gurutze Gorriko eta DYAko kideak eta boluntarioak dabiltza bilatze-lanetan. Atzo informazio-bilera bat egin zen Larrabetzun, eta, azaldu zutenez, gaur Itxinatik ibiliko dira ea Etxeandia topatzen duten. Atzo laino handia zabaldu zen gune horretan, eta zaila izan zen bertan bilatzea.  

Bestetik, jakinarazi dute Gorbeiara bilatze-lanetan parte hartzera hurbiltzen diren guztiek Arrabako aterpetik pasatu behar dutela erregistratzera.