Zapatuan, Nordic Walking Zentroa inauguratuko dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2019ko urr. 3a, 09:16

Martxa nordikoak kirola, osasuna eta turismoa uztartzen ditu tokiko garapena lortzeko. Larrabetzuko zentroak bat egingo du Nordic Walking Zentroen Sarearekin. Gaur egun, Euskadiko 30 udalerri eta Nafarroako sei udalerri daude sare horren barruan

Jardunaldia goizeko 10etan hasiko da. Lehenengo eta behin nordic walking-aren oinarrziko ikastaroa eskainiko du esperientzia handiko irakasle batek. Ikastaroa doakoa da, baina, bertan parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa da izena ematea nwgunea@nordicwalkinggunea.net helbide elektronikora idatzita edo 652 714 290 telefono zenbakira deituta. Bastoiak maileguan utziko dira. Ikastaroan nordic walking-a praktikatzeko teknikaren gaineko prestakuntza emango da, eta ikasitakoa bide berdean ipiniko da praktikan.

Ostean, 12:00etan, Nordic Walking Larrabetzu Zentroa aurkeztuko du Iñigo Gaztelu alkateak. Bestalde, Beatriz Fernandez Hierrok, nordic walking zentroen koordinatzaileak martxa nordikoa eta bere onurak azalduko ditu. Larrabetzuko zentroaren egituraren berri ere emango du. Mapak banatuko dira, eta ibilbideak webgunean nola kontsultatzen diren jakinaraziko da.

Nordic walking-a egiteko ez da beharrezkoa baldintza fisiko on eta jakin batzuk izatea, eta, ondorioz, edozein pertsonak praktika dezake. Oso ariketa osasungarria da, eta, maila zientifikoan egiaztatu den moduan, onuragarria da hainbat minetarako eta sistema kardiobaskularrerako eta arnas sistemarako.      

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).