Maskarita Eguna

a: Idoia Andres 2020ko ots. 24a, 12:53

Asteburuan inauteriak ospatu ditugu Derion, Zamudion, Lezaman eta Larrabetzun, eta kaleak mozorroz eta kolorez bete dira. Larrabetzun, esate baterako, Maskarita Eguna ospatu dute eta bertan euskal inauteriak izan dira nagusi. Baina hurrengo asteburuan ere disfrutatzen jarraituko dugu, Sondikan inauteriak izango dira eta. Argazkiak aikortxori@aikor.com helbide elektronikora bidali ditzakezue, edo gizarte-sareetara: @aikoraldizkaria, @aikortxorierri eta @aikor.aldizkaria.