Emakume Master Cup

Leire Etxaniz, finalerdietara

Aikor aldizkaria 2020ko mar. 2a, 14:30

Asteburu honetan Laboral Kutxa Master Cup txapelketaren final-laurdenak jokatu dira Pasai Antxon eta horietan Leire Etxaniz nagusitu da Irantzu Etxebesterekin batera. Bikoteak 18 eta 8 irabazi zien Andrea Aldaregiari eta Ane Urkizuri. Finalerdiak Elgoibarren jokatuko dira martxoaren 14an, eta Etxanizek eta Etxebestek Iera Agirreren eta Maite Ruiz de Larramendiren kontra jokatuko dute bertan.

Emaitzak adierazten du partidan ez zen lehia handirik egon, baina hori ez da inondik inora benetan gertatu zena. Aldaregiak eta Urkizuk gogor borrokatu zuten eta irabazleek hainbat pilotakada eman behar izan zituzten, garaipena eskuratzeko. Etxaniz iazko txapelduna da eta aurten ere sasoian badabilela erakutsi zuen. Etxebestek ere lan txukuna egin zuen eta izugarrizko laguntza eman zion kideari.

Bikoteak Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi izango ditu aurkari hurrengo norgehiagokan. Horiek 18 eta 8 irabazi zieten Ane Arteagari eta Maider Mendizabali. Era berean, Eneritz Arrietak eta Amaia Jakak 18 eta 1 jipoitu zituzten Uxue Larrea eta Lierni Gartziarena; eta Nagore eta Eider Galeano 18 eta 13 nagusitu ziren Ainhoa Ruiz de Infanteren eta Oihana Orbegozoren aurka.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).