Laburbira martxoaren 22an ailegatuko da Larrabetzura

Aikor aldizkaria 2020ko mar. 5a, 10:17

Euskarazko bederatzi film labur emango dira eskolan 20:00etatik aurrera: Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea), Urak dakarrena (Marilin taldea), Anti (Josu Martinez), Tigre bat (Amaia San Sebastian), Pil Pil (Kristina Zorita), Mamarro (Ibon Iza Totorika), Kateak (Yolanda Mazkiaran), Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho) eta Harria herria (Dimegaz Kultur Elkartea).

Hirurogeita hamahiru minutuko emanaldia izango da eta emakumeen lanek indar handia edukiko dute. Euskaltzaleen Topaguneak Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua antolatu du hamazazpigarren aldiz, eta egitasmoak guztira 33 herri bisitatuko ditu. Laburbirak euskal ikus-entzunezkoen harrobian ekoiztutako lan interesgarrienak hainbat aretotara eramaten ditu urtero, publikoak horiek gozatzeko eta egitasmoa bera euskal sortzaileen erakusleiho izateko. “Azken urteetako ikus-entzunezkoen urrezko denboraldiak argi erakusten du euskarazko lanen kalitatearen gorakada, eta beste urte batez Laburbira horren erakusgarri izango da”, esan du Johana Olabarria egitasmoaren antolatzaileak.