Larrabetzuko Udalak bando baten bidez jakinarazi duenez, liburutegia, ludoteka eta kiroldegia itxita egongo dira gaurtik aurrera eta berriro zabaldu ahal direla esan arte. Udalak neurria hartu du Euskadin izan diren koronabirus-kasuak direla-eta eta infekzio-kopuruak gora egingo duela aurreikusita.