Koronabirusa

Larrabetzuarrek herriko kaleak desinfektatuko dituzte

Aikor aldizkaria 2020ko api. 22a, 09:23

Udalak ohar batean jakinarazi duenez, auzotar batzuen ekimenari esker, herriko kaleak astero desinfektatuko dituzte. Desinfekzio-lanak apirilaren 27an hastekoak ziren, baina desinfektatzea hilaren 25era aurreratzea erabaki dute, Espainiako Gobernuak umeak hilaren 26an kalera atera ahalko direla jakinarazi ondoren. TRATAWAC Sarrikolako enpresak horretarako beharrezkoa den hipokloritoa eman du, eta boluntario-talde batek sulfatagailuak erabilita egingo du desinfekzioa. Bestalde, udalak banakako babes-ekipoak banatuko ditu eta lanak koordinatuko ditu.

Desinfektatze-lanetan parte hartu nahi dutenek udaletxera deitu dezakete astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara: 944 557 009; udala@larrabetzu.eus.

Koronabirusaren gaineko azken datuak Txorierrin hemen.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).