Koronabirusa

Larrabetzuko Udalak eta Txinpasmendi guraso elkarteak bat egin dute Gora Haurtzaroa ekimenarekin

Aikor aldizkaria 2020ko api. 23a, 09:14

Ekimena Oinherri elkarteak antolatu du domekarako, apirilak 26, eta haurtzaroa aldarrikatu eta konfinamenduan umeak egiten dabiltzan esfortzuaren balioa azpimarratzea du helburu. Balkoiak eta leihoak apaintzeaz gainera, 12:00etan txalo jotzeko deia egin dute eta, era berean, bideo bat grabatzeko eskatu dute.

Bideoak gorahaurtzarolarrabetzu@gmail.com helbidera bidali behar dira apirilaren 24ko 20:00ak baino lehen. Lanak horizontalean grabatu behar dira eta protagonistak hiru urtetik 14 urteko umeak izango dira. Umeei bost galdera egin behar zaizkie: Nola sentitzen zara egun hauetan? Zeren falta sentitzen duzu? Desio bat? Zer esango/galdetuko zenieke Euskal Herriko beste umeei? Gehitzekorik? Bakarrik erantzunak grabatu behar dira, eta banan-banan, bideoak pisu handirik ez izateko. Bideoak gizarte-sareetan partekatuko dira. Horren harira, antolatzaileek adierazi dute bideoa jasoz gero ulertzen dutela igorleak horretarako baimena ematen diela.

Fotokopia-zerbitzua

Bestalde, Larrabetzuko Udalak fotokopiak egiteko doako zerbitzua ipini du ikasleen eskura konfinamendua indarrean dagoen bitartean. Dokumentua alkatetza@larrabetzu.eus helbide elektronikora bidali behar da eta udala igorlearekin ipiniko da harremanetan fotokopiak emateko.

Dokumentuak ezin izango ditu 50 orrialde baino gehiago izan eta igorlea egiten dabilen ikasketei buruzkoa izan beharko du. Dokumentuaren kopia bakarra eskatu ahalko da.

Koronabirusaren gaineko datuak Txorierrin hemen

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).