Koronabirusa

Bizkargi eguna dela eta, Larrabetzuko Udalak domekan balkoietan ikurrina ipintzeko deia egin du

a: Idoia Andres 2020ko api. 30a, 10:52

Domekan, maitzak 3, Bizkargi Eguna izango da. Hori egun berezia da larrabetzuarrek, baina etxealdiaren ondorioz ezin izango dute aurten kalean ospatu, ezta aurreko egunean antolatzen den lasterketa egin ere. Baina, etxetik atera ezin den arren, Larrabetzuko Udalak deia egin die herritarrei domekan, 12:00etan, denek aldi berean balkoietan ikurrina ipin dezaten eta horrela Bizkargi Eguna ospatzeko.

“Bizkargi Eguna oroimena zaindu eta biktimei ohore egiteko eguna da,eta ez diogu hori egiteari utziko, etxetik irten ezin bagara ere”, azaldu dute bando batean. Era berean, esan dute Bizkargi Eguna modu berezian ospatuko dutela aurten Larrabetzuko Memoria Zentroa zabaldu da eta. Hori “Larrabetzuko oroimen historikoa berreskuratzeko lanak erakusteko eta haiei lotutako gertaera historikoak azaltzeko helburuarekin sortutako gunea da. Memorial bat, oroimena zaindu eta biktimei ohore egiteko leku bat”.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).