900 maskara baino gehiago banatuko dituzte Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2020ko mai. 4a, 11:30

Larrabetzuko Udalak eta herriko patchwork taldeak oihalezko maskarak josteko sarea sortu dute eta orotara 911 maskara egin dituzte. Maskarak gaurdanik maiatzaren 9ra arte banatuko dira udaletxeko sarreran.

Banaketa bi egingo dituzte. Lehenengo banaketan maskara bat emango da etxe bakoitzeko eta egun eta ordutegi hauetan egingo da: maiatzaren 4an, hilaren 5ean eta hilaren 6an, 09:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:00etara. Bigarren banaketan maskara bat emango da pertsonako eta egun eta ordutegi hauetan egingo da: maiatzaren 8an, 09:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:00etara; eta hilaren 9an, 09:00etatik 13:00etara.