Hitzordua eskatzen denean, igerilekuetara joango diren pertsonen izen-abizenak eta bazkide-zenbakia jakinarazi beharko dira. Halaber, igerilekuetara sartzeko, ezinbestekoa izango da txartela erakustea. Txanda bakoitzean 80 lagun egon ahalko dira eremu osoan, baina haien artean bi metroko tartea utzi beharko dute. Pertsona bakoitza bakarrik txanda batean sartu ahalko da igerilekuetara, eta 12 urtetik beherako umeak pertsona heldu batekin egon beharko dira. Bestalde, igerileku txikian 10 ume izan ahalko dira aldi berean, eta igerileku handian, 30 pertsona.
Beste aldetik, ate batetik sartuko da gunera eta beste batetik irtengo da. Aldagelak itxita egongo dira eta ezin izango da hamakarik eta aulkirik jarri. Abonuak ekainaren 30era arte har daitezke frontoian.