Sutea Larrabetzuko txabola batean

a eta b: Iñigo Gaztelu 2020ko aza. 26a, 10:07

Sutea lehen orduan izan da Ugalde bidean dagoen txabola batean. Suak azkar hartu du txabola eta, ondorioz, barruan zeuden zaldia eta astoa erreta hil dira. Auzokideek goizeko 8etan deitu diote Ertzaintzari eta lekura ertzainak eta suhiltzaileak agertu dira. Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkatea ere izan da bertan. Azaldutakoaren arabera, ez dakite sutea zergatik sortu den.