Erakusketa egiteko proposamena maiatzean egin zen Larrabetzuko Umeen Kontseiluan. Herritarrak izan dira sortzaileak eta nork ekarri duenari esker osatu dute erakusketa “Denok egin ditugu ezohiko gauzak, eta horiek hemen partekatzea hurbiltzeko aukera bat da, ezohikoa eta polita. Komunitatea modu berrietan eraikitzeko eta kontatzeko beharra dugulako. Hemen elkartu ditugu bildutako altxorrak, banakako zein taldekako kontakizunak”.