Udalarekin lankidetzan, herriko saltokiak arduratuko dira poltsak eta tuperrak banatzeaz. Tuperrak eta poltsak oparituko dizkiete halakoak erabili ohi dituzten herritarrei, “orain arte hondakinen murrizketaren alde erakutsitako konpromisoa saritzearren”. Bestalde, tiket-sistema erabiliko da poltsak eta tuperrak herritarren artean banatzeko: egindako erosketa bakoitzeko tiket bat jasoko dute eta bost tiket batzen dituztenean hartu ahalko dute poltsa bat edo tuper bat. Hainbat dendatako tiketak batu ahalko dituzte, eta nahiago duten lekuan trukatu.