Lehena apirilaren 13an, asteartea, Aretxabalagana inguruko aldaketa puntualaren berri eman eta bertan parte hartzeko. Bigarrena, apirilaren 14ean, asteazkena, baserrien banaketari buruzkoa. Saio horretan, Leginako Golf eremuaren Plan Bereziaren aldaketa ere azalduko da. Saioak 19:00etatik 21:00etara izango dira. COVID-a dela eta, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, aforoaren arabera, segurtasun distantzia eta baldintzak bermatzeko. Izena ematea eta informazio gehiago hemen.