Hiru isun ipini dituzte Larrabetzun etxeratze-agindua ez betetzeagatik

Aikor aldizkaria 2021eko apirilaren 19a

Ertzaintzak jakinarazi zuenez, zapatuan 30 lagun inguru izan ziren Larrabetzuko plazan etxeratzeko orduaren ondoren; ertzainak ikusi zituztenean alde egin zuten. Ertzaintzaren arabera, pertsona haietako hiru identifikatu zituzten eta isuna ipini zieten.