“Pandemiaren ondorioz, ikus-entzunezkoen grabaketa eta ekoizpen asko bertan behera gelditu ziren iaz. Nolanahi ere, badira kostata aurrera atera ziren lanak eta horiei oihartzuna emateko erantzukizuna dugu Laburbiran”, azaldu du Johana Olabarria egitasmoaren antolatzaileak. Zirkuitua osatzen duten film laburrak aukeratu dituzte “haien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik”. Lanak hauek dira: Aterpean ateri (Ruben Crespo), Nigandik (Imanol G. Gurrutxaga), Game over (Ilune Diaz), Ilunabarrean esan (Ekhiñe Aizkorbe, Sara Alonso, Irati Egibar, Julene Etxauri, Xabier Villanina eta Irene Zaldua), Babarrun Txapelketa (Andoni Martinez de Madina eta Julen de la Serna), Datsegit (Aitor Arruti), Nire eguneroko maitea (Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Eñaut Castagnet) eta Agur (Iñigo Acha).