Kutxa Bira bihar ailegatuko da Larrabetzura

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 3a, 12:56

Iparra Hegoa elkartearen ekimena da Kutxa Bira, Euskal Diaspora eta Euskal Herria batzeko. Kutxa Bira Viedma hiritik, Argentinatik, irten zen martxoaren 20an eta maiatzaren 30ean ailegatuko da Segurara. Egurrezko kutxa herriz herri mugituko da euskaldunen aldarrikapenak eta desirak batzeko, eta bihar, maiatzak 4, Larrabetzura helduko da. Harrera-ekitaldia 20:00etan izango da plazan, eta kutxan Larrabetzuko mezua sartuko da. Hurrengo egunean, kutxa Durangora eramango dute. Herriz herri batutako mezuez gainera, Amets Arzallus bertsolariaren Hitza da gure lurra testua ere badago kutxaren barruan.