Kutxa Bira Larrabetzun

a: Idoia Andres 2021ko mai. 5a, 11:54

Lekeitio eta Larrabetzuren arteko ibilbidea egin zuen atzo Kutxa Birak. Harrera-ekitaldia egin zen plazan, eta larrabetzuarren mezua egurrezko kutxan sartu. Euskal Diaspora eta Euskal Herria batzeko, Kutxa Bira martxoaren 20an irten zen Viedma hiritik, Argentinatik, eta harrezkero herriz herri dabil euskaldunen aldarrikapenak eta desirak batzen. Amets Arzallus bertsolariak idatzitako Hitza da gure lurra testua ere herriz herri dabil kutxaren barruan. Egurrezko kutxak Larrabetzu eta Durangoren arteko ibilbidea egingo du gaur. Ibilbidea maiatzaren 30ean amaituko du Seguran. Kutxa Bira Iparra Hegoa elkartearen ekimena da.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).