Ziztada & Rlantz Hori Bai gaztetxean

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 24a, 08:44

“Domekak Hori Bain” kantaldi-sortaren harira, udako oporren aurreko azken saioa ekainaren 27an izango da 18:30ean. Larrabetzuko gaztetxearen agertokian Ziztada & Rlantz arituko dira. Sarrerak 10 euro balio du. Lekua gordetzeko, mezua idatzi behar da kulturbilgunea@gmail.com helbide elektronikora.