Tonino Carotone BANen

a: facebook.com/toninocarotoneofficial 2021ko uzt. 21a, 11:46

Piano-piano biraren baitan, Tonino Carotonek kontzertua egingo du barikuan, uztailak 23, Txorierriko Baserri Antzokian, Derion. Carlos Arriezu piano-jolea izango da berarekin batera. Ateak 18:30ean zabalduko dira eta kontzertua 19:30ean hasiko da. Sarrerak www.latiketera.es webgunean erosi daitezke (10 euro + gastuak), eta leihatila bertan (12 euro).

Bestalde, zapatuan, uztailak 24, hitzordu hirukoitza izango da BANen. Izan ere, Alus rap abeslariak eta Almakabra taldeak Cambios eta Goat Shit lanak aurkeztuko dituzte hurrenez hurren, eta Eloy 19k kontzertu laburra egingo du. Ateak 18:30ean irekiko da eta emanaldiak 19:30etik aurrera hasiko dira. Sarrerak www.wegow.com webgunean erosi daitezke (12 euro).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).