Finalaurrekoa abenduaren 4an, 17:00etan, izango da Larrabetzuko frontoian. Bertan bertsolari hauek arituko dira bat-batean: Ander Elortegi Garatea, Eneko Abasolo Txabarri, Jone Uria Albizuri, Julen Arzanegi Erezuma, Nerea Ibarzabal Salegi eta Txaber Altube Sarrionandia. Bestalde, Itxaro Juaristi Olaetxea gai-jartzaile ibiliko da. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke. Finala abenduaren 18an izango da Bilboko Bilbao Arenan. Finalean kantatuko dute Gorka Pagonabarragak (Etxebarriako irabazleak), Etxahun Lekue larrabetzuarrak (Galdakaoko irabazleak), Larrabetzuko saioko irabazleak eta, txapelketaren fase guztiak jokatuta, puntuazioz sailkatzen diren lehenengo bost bertsolariek.