Oier Zuñigaren `Eresia´ antzezlana, Larrabetzun

a: udalbiltza.eus 2022ko ots. 3a, 10:37

Udalbiltza euskal udalerrien partzuergoak bultzatutako ekimena da “Geuretik Sortuak” proiektua. Horrek euskara hutsean sortutako literatura, antzerkigintza eta zinemagintza sustatzea du helburu, eta bertan Euskal Herriko 23 udalerrik hartu dute parte; haien artean Larrabetzu dago. Orotara 26 artista hautatu dira egitasmoaren harira: 16 idazle, bost zinegile eta bost antzerki-konpainia. Antzerki-konpainiak urtarrilean hasi ziren euren lana jendaurrean aurkezten, eta otsailaren 20an Oier Zuñigaren Eresia antzezlana ikusteko aukera egongo da Larrabetzun.

Heriotza da Zuñigaren antzezlanaren ardatza; eta hau, sinopsia: “Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat... lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko. Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Nola agurtu? Nola begiratu bizitzari? Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna? Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz”. Zuñigak idatzitako, zuzendutako eta antzeztutako lana da, eta berarekin batera Eneko Gil eta Belen Cruz aktoreak igoko dira agertokira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).