Dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 17a, 08:24

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, atzo zabaldu zen 2022. urteari dagozkion udal-dirulaguntzak eskatzeko epea eta horrek apirilaren 16ra arte iraungo du. Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira hemen dauden dokumentuak erabilita.  

Hurrengo dirulaguntza hauek eskatu ahal dira: beharrizan ekonomikoak arintzeko, euskara ikasteko, kirol- eta kultura-elkarteak eta haien jarduerak bultzatzeko, putzu septikoak garbitzeko, termiten aurkako tratamenduak egiteko, tximiniak garbitzeko, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek etxebizitza alokatu dezaten, eta lehen sektorea sustatzeko eta garatzeko.