Iñigo Martinez de Alegria “Manci”, arraunlaria

Munduko onenetarikoa

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 18a, 08:09

Esan digu txapelketarena bere egunik onena ez zela izan; hala ere, larrabetzuarra hirugarrena lotu zen Munduko Indoor Arraunketa Txapelketan, 40-54 urte eta pisu arinaren kategorian, eta, hortaz, brontzezko medaila eskuratu zuen. Txapelketa otsailean izan zen, online, eta Martinez de Alegriak 6:45.09ko marka egin zuen, 2.000 metroko distantzia ibiltzeko.