Gerra Zibileko argazkien erakusketa birtuala Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2022ko mai. 4a, 09:09

Bihar, maiatzak 5, Iñaki Berazategi kazetariak bildutako Gerra Zibileko argazkiak ikusgai ipiniko dira Anguleri kultur etxean. Zehatz-mehatz, erakusketa birtuala izango da eta bertan ezagutuko dira Berazategik jasotako argazkiak, kartelak, argitalpenak eta bestelako dokumentuak. Horien gaineko azalpenak ere emango ditu. Guztira 100 bat irudi aurkeztuko dira. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta Gerra Zibila hobeto ulertzea du helburu.