Maiatzaren 24tik abuztuaren 21era bitartean, Luis Pareten (1746-1799) obrak Pradoko Museoan ikusgai izango dira lehen aldiz. “Santa Luciaren martirioa” margolana dago obra horien artean. Margolana Larrabetzuko Andra Mari elizarako margotu zuen Paretek, eta oraintsu arte Bilboko Eliz Museoan izan da ikusgai. Azaldu dutenez, margolanak leku garrantzitsua izango du erakusketan, “obraren kalitateagatik zein tamainagatik: 3 m x 2 m”.