Goizeko 10etatik aurrera, eskolarteko finalak –idatzizkoa eta bat-batekoa– jokatuko dira, eta arratsaldeko 4etan hasita taldekako finalaurrekoak eta finala. Bazkaria ere egingo da. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak azaldu moduan, euren helburua da “Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa eskualdez eskualde eta etenik gabe elikatzea. Baita bertsogintzaren oinarria motibatzea, finkatzea eta garatzea ere”. Helburuak lortzeko bidean antolatu du Bertsolaritzaren jaia Larrabetzun.