Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako batzordean, Bizkaiko Batzar Nagusiek aho batez onartu du EH Bilduren arauz besteko proposamena, Larrabetzu Bizkaibuseko tarifa-eremua aldatzeko. Koalizio abertzaleak Aldundiari eskatu dio Larrabetzu 2. tarifa-gunean “premiaz eta behin-behinean” sartzeko, Bizkaiko Lurralde Antolamendurako Batzordeak azaroan Bizkaiko zonifikazio berriaren azterlana amaitu arte itxaron barik. Raul Mendez batzordekideak adierazi zuenez, irailean, unibertsitateko ikasturtea hasterakoan, bereziki azaleratuko da Larrabetzuk zonifikazioarekin duen arazoa, “bertako gazte askok unibertsitatera joaten den autobusa hartzen dutelako, gehiago ordainduta”.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).