Istorioetako bat da Krak, Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak zuzendua eta dolua ardaztzat duena. Arnasa Raul Barrerasena da eta baserri batean, mendian, bizi diren aititeren eta ilobaren arteko harremana jaso du zuzendariak bertan. Bestalde, Josu Martinezek Hitzak lanean aurkeztu du Michelleren istorioa, zeina Parisa itzuli baita eta pospolo-kutxa batean euskarazko hitz batzuk topatu dituena. Leire Egañaren Erlojupekoa lanean mezulari batek paketea garaiz entregatzeko bizi behar dituen komeriak batu dira, eta, azkenik, Castagnetek zuzendutako Muga film laburrean aurkezten da Afrikako gazte baten istorioa, Frantziara joan nahi duena eta, baserritar batek lagunduta, handik hurbil dagoen baserri batean hertsitu dena.