Oskar Gazteluren `Heriotzari aurrez aurre begira´ saiakera eman da argitara

Aikor aldizkaria 2022ko ira. 27a, 14:19

Bilboko Udalak Migel de Unamuno Saiakera Lehiaketa antolatu zuen 12. aldiz, eta hori Oskar Gaztelu larrabetzuarrak irabazi zuen. Gazteluk Heriotzari aurrez aurre begira saiakera aurkeztu zuen, oraindik gure gizartean deserosoa den gaiari buruz hausnartzeko gonbitea egiten duena. Erein argitaletxeak saiakera argitaratu berri du.    

Lanaren helburua da heriotzari buruzko teorietara hurbiltzea, nagusi diren erlijioek argudiatzen dutena alde batera utzita. Bizitzako hainbat esperientzia bildu ditu autoreak, batzuetan gertuko senideen heriotza izan dira sormen-iturri. Beste testigantza batzuk heriotzatik gertu dauden jendeekin lan egiten duten pertsonen esperientziak izan dira; baita heriotzarekin izututa dauden pertsonekin era terapeutikoan lan egiten duten adituena ere. Heriotza hurbiletik bizi izan duten senideen benetako esperientziak ere gehitu ditu.