Domekan, urriak 23, Bertoko Produktuen Azoka egingo dute Larrabetzuko plazan, goizeko 11etatik aurrera. Han, herriko baserritarren eta ekoizleen produktuak erosteko aukera egongo da. Azoka 23. aldiz egingo da. Gainera, azokaren harira, ortu komunitarioen gaineko solasaldia egingo da azaroaren 20an, 19:30ean, Hori Bai gaztetxean, eta bertan adibide batzuk aztertuko dira; Loiuko eta Galdameseko ortu komunitarioak, tartean. Gurpide elkarteak antolatu ditu ekintzak.