Azaldu moduan, erromes gehienak, 903, gizonezkoak izan dira, eta beste herri batzuetakoak etorritakoak, 1.222; batez ere Alemaniako, Frantziako eta Italiako biztanleak izan dira: 254, 214 eta 116 hurrenez hurren. Estatuko erromesei dagokienez, gehienak izan dira Kataluniakoak (133), Madrilgoak (80) eta Valentziakoak (65); Euskadiko herritarrak (38) eta Nafarrokoak (7) ere izan dira erromesen artean. Azkenik, erromes gehienak 18 urtetik 30era bitartekoak izan dira (463), eta 81 urtetik gorako lau erromesek lo egin dute Larrabetzun. Erromes gehienek abuztuan (422) eta irailean (331) erabili dute aterpea.