Gazteluk beste sari batzuk irabazi ditu. 2019an, Becerro de Bengoa saiakera lehiaketa eman zioten, Nire bizitza ni barik lanari esker; eta iaz, Miguel de Unamuno saria, Heriotzari aurrez aurre begira saiakerari esker. “Lehiaketa horretara aurkeztu dudan lana aurrekoari, Heriotza aurrez aurre begira, dago lotuta. Heriotza, agurra eta baserria dira gai nagusiak”, esan du egileak.
Gaztelurekin batera, irabazle bi aukeratu dituzte: Mikel Ayllon Corral arabarrak euskarazko ipuin lehiaketako Ignacio Aldecoa sariaren 43. edizioa (6.000 euro) irabazi du; eta Jose Ignacio Lopez Hernandez poeta murtziarrak, Ernestina de Champourcin sariaren gaztelaniazko saria (2.000 euro). Iban Zaldua idazleak, Mikel Ayerbe literatura kritikariak eta Uxue Apaolaza idazleak osatu dute Ignacio Aldecoa Sariaren lehiaketako epaimahaia; olerki lehiaketarena, Rosa Maria Lentini argitaratzaileak, Angel Erro olerkariak eta Kepa Murua argitaratzaileak osatu dute.