MPB zirkuitua Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 20a, 09:24

Zapatuan, abenduak 24, eta 11:00etatik aurrera, MPB zirkuituko nesken gomazko paleta-partidak jokatuko dira Larrabetzuko frontoian. Bi partida izango dira: O. Zulaika eta Anitua, Lazkanoren eta Escribanoren aurka; eta Saez eta Arrizabalaga, Urgoitiren eta N. Zulaikaren kontra. Munduko Pilota Batzarrak antolatu du MPB zirkuitua. Larrabetzun, Olarreta pilota elkartearen eta udalaren laguntza izango du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).